Itzali ditut 33 kandela. Onartu ditut buruko ile zuriak. Jan ditut sagar pastelak, Izan naiz frantseseko ikasle onena. Ezagutu dut Kreta. Galdu ditut giltzak. Aurkitu ditut giltzak. Etzan naiz amamaren magalean. Erditu naiz. Gosaldu dut lagunekin ostegunetan. Suntsitu dut Pimpinela karaokean. Irten naiz kalera Emakumeen Egunean. Izan naiz feminista. Izan naiz borrokalaria. Besarkatu dut aitite ramón azkenengoz. Izan dut Ona besoetan lehenengoz. Trabatu dut furgoneta garajean. Atera zait belaunezurra bere lekutik. Imajinatu ditut mila istorio. Idatzi dut istorio bat. Haserretu naiz mila aldiz. Egin naiz lagun mila eta bat aldiz. Erritmorik gabe dantzatu naiz. Afinatu dut batzuetan. Sentitu dut harea oinetan. Sentitu dut hego Haizea azalean. Marmitakoa jan dut jaietan. Pilatesa utzi dut. Negar egin dut. Edan egin dut. Falta bota ditut siestak. Irakurri dut 800 orriko nobela. Gainditu dut faringitisa birritan. Izan naiz zoriontsu. Agertu naiz telebistan. Nebarekin joan naiz oporretan. Entzun dut amuma Maria barrezka azkenengoz. Irabazi dut kartetan lehenengoz. Ondo maitatu dut. Txarto deskantsatu dut. Pilo bat birziklatu dut. Izan naiz ahula. Izan naiz gogorra. Erosi dut ardo kolorezko jantzia. Estreinatu dut lanerako txoko berria. Egin dut lan asteburu batzuetan. Jan dut jatetxe onenetan. Arrakalatu zait bihotza bi aldiz. Josi dut bihotza bi aldiz. Erabili dut 2019ko agenda Gabonetan.
Lara Izagirre Ttap Aldizkariarentzat ( 18-01-19 )