Askotan galdegin ohi didazue zertan ari naizen lanean. Hemen aurkituko dituzue egun parte hartzen ari naizen proiektu ia guztiak; ia guztiak diot, neuretzat gordetzen dudalako sekreturen bat edo beste. Nirekin kolaboratzeko gogoa sartzen bazaizue, hemen aurkituko nauzue.
2018an jaio zen proiektua, Una Habitación Propia sortu nuen egoitza artistikoan. 5 urte geroago, ilusio handiz, mundu osoan zehar bidaiatzen jarraitzen dugu filmarekin.
Cocók zortzi urte ditu, ez dator bat gainontzekoek berarengandik espero dutenarekin, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek beti Aitor deitzen dioten
arren, berak ez du bere burua izen horrekin identifikatzen.
Anek, bere amak, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Bertan bere ama Lita eta izeko Lourdes erlezaina bizi dira.
Uda honek bizitza aldatuko die hiru belaunaldi ezberdinetako emakume hauei, beren zalantza eta beldurrei aurre egitera behartuz.
Gure gizartean beharrezkoa den historia, Euskaditik Canneseraino.
Gaur Ritak Bilera garrantzitsu bat du bere kantukideekin: bera kide den emakumeen korala desegiteko arriskuan dago, entsegu-lokala alokatzeko udalaren dirulaguntza galdu dutelako. Hala ere, oso kutsagarria den bailarako enpresa handienetako batek, formazioaren salbazioa ekarriko lukeen babes tentagarria eskaini dio taldeari. Emakumeak enpresaren dirua onartu ala ez eztabaidatzeko bildu dira.
Marina Palacioren gidoia irakurri genuen lehen alditik, Gariza Filmsen, proiektuak zerbait berezia eta bakarra zuela jakin genuen.
Miguelek (12) eta bere osaba Kechusek (60) banpiroen film bat filmatu nahi dute. Elkarrekin zerbait sortzeko ahalegin horretan errealitatea eta fikzioa txandakatzen dira, eta jolas horrek, gainera, haurraren eta helduaren artean ezartzen den harreman berezia erakusten du.
Estibaliz Urresola Gariza Films familiako kide da dagoeneko, eta beti maite dugu bere ikus-entzunezko lanetan parte hartzea.
Ane jaioterrira itzuliko da bere aitonaren hiletara. Itzulerak, bere familiako emakumeekin topo egitea dakar. Ehorztetxearen aldetik anomaliak daudela susmatzen hasten denean, denak hartzen ditu zantzu estrak.
Gariza Films-en eskutik Miguel Ángel Jiménez-ek zuzendutako “ Una ventana al mar” filmaren ekoizleetako bat bihurtu naiz. Gure bizitzako bukaeran zer egin erabakitzeko eskubideari buruz hitz egiten duen film eder bat.
Albiste batek bizitza aldatzen dionean, Maríak, berrogeita hamabost urteko Bilboko emakume espainiar batek, bere lagun hurkoenekin Greziara bidaiatzea erabakiko du, semea eta sendagileak aurka agertu arren. Bat-bateko erabaki batek Nisyros irlara eramango du: leku baketsu eta lasaia da, eta berehala etxean bezala sentituko da. Irla ederra arakatu eta haren altxor ezkutuetan murgildu bitartean, Stefanos ezagutuko du, eta itxura guztien kontra maitemindu egingo da. Errealitatetik ihesaldi laburra zirudiena zoriona lortzeko ustekabeko aukera bihurtuko da laster.
Errementari filmaren gure lehen koprodukzio-esperientziaren ondoren, berriz adorez betetzea erabaki genuen, kontatzea beharrezko uste dugun historia batekin. Hala, Vitoria, 3 de Marzo filmeko ekoiztetxeetako bat bilakatu ginen. Filmatze-prozesuan zehar hiri oso baten babesa izan duen filma da, egun maitasun handiz muntatzen ari garena.
1976an, Francoren heriotza oraindik gertatu berri zela, probintziako hiriburu lasaia zen Gasteiz; “apaiz eta militarren” hiri bat. Gutxik pentsatuko zuen, urte hartan bertan, hiria aldatuko zuten gertaera dramatikoak gertatuko zirenik. Espainiako trantsizioa deitu zaion horren bilakaeran zalantzarik gabeko garrantzia izango zuen gertakari bat, Euskal Herrian bereziki.
Aski ezaguna da ondorio tragikoa: poliziak bost langile erailko zituen martxoaren 3an. Hiri baten memoria kolektiboan betirako iltzatua gelditu den egun bat.
Un otoño sin Berlín zuzendu ondoren, saltoa eman eta ekoizle bilakatzea erabaki nuen, Gariza Films-en eskutik. Koproduzitzaile gisa, Paul Urkijoren Errementari opera primarekin egin dugu lehen apustua. Gainera, haur protagonisten hautaketan eta coaching prozesuan ere lan egin dugu. Primerako lehen esperientzia.
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria
2018ko irailean, Bayandalairen taldeari film labur bat egitera animatzeko ideia izan nuen ekoitetxean genituen irudiekin.
Lehen bultzada horretatik Bayandalai sortu zen, gaur egun mundu osoko aretoetatik pasatu dena, Dukha herriaren historia ezagutzera emanez.
Taigaren bihotzean galdutako tipi baten barnean, Bayandalai, dukha herriko agure bat, bizitzaren eta heriotzaren esanahiari buruz ari da gogoetan, planetako basorik handienean. Eluroreinen taigako azken artzaina da.
Zinema-zuzendari euskalduna da Maider Oleaga, zeinaren lana duela urte batzuk hona jarraitu dudan. Ekoizleetako bat naiz bere proiektu berrian. Ohore bat da niretzat emakume batek egindako proiektu hain pertsonal eta ausart batean parte hartu ahal izatea, Elbira Zipitriari buruzko lan batean.
2011an Donostiako Fermin Kalbeton kaleko 26. zenbakiko bigarren pisura lekualdatu zen Maider, non Elbira Zipitriak lehen euskal eskola ireki zuen, frankismo garai betean.
Politikaria, hizlaria, irakaslea eta euskararen defendatzaile sutsua, polemikoa eta maitatua izan zen Elbira aldi berean. Kontatzea pena merezi duen emakume baten historia da hau.
Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. Más información
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.