Gela bat norberarena, Virginia Woolfen lanari jarraiki, ikus-entzunezkoei eta arte eszenikoei lotutako emakumeei zuzendutako egonaldi artistikoa da. Gariza Films etxeak, Lara Izagirre buru, 2017an sortu zuen proiektu hau, artistei sei hilabetez proiektu bat garatzeko aukera eskaintzeko helburuarekin eta behar ekonomikoak beteko diren sortze-espazio bat osatzeko asmoarekin.

Espazioa, denbora eta dirua da egonaldi honek eskaintzen duena, garatutako proiektuek, gero, bere bidea egin dezaten.

Gaur egun, Gariza Filmsek sortutako Etxe Betea proiektuan garatzen da, Basque Know How Fundazioak bultzatzen du eta BBK eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.

Gaur egun

  1. Emakume zinemagile batentzako egoitza, euskarazko film luzeen proiektu bat garatzen ari dena. Gela bat norberarenak 5.000€ eskaintzen ditu filma garatzeko, 9 hilabetez gela bat Bilbon eta mentoria pertsonalizatuak.
  2. Film luzeen proiektu bat beste edozein hizkuntzatan garatzen ari den emakume zinemagile batentzako egoitza. Gela bat norberarenak 5.000€ eskaintzen ditu filma garatzeko, 9 hilabetez gela bat Bilbon eta mentoria pertsonalizatuak.
  3. Elkarrekin Sortzen izeneko euskal emakume zinemagileen lantaldea. Ekimenak Bizkaiko landetxe batean 9 hilabetez eta astebetez zinegileen arteko saioak eskaintzen ditu hilero.

2023

Mikele Landa

Mikele Landa Eigurenek (Bilbo, 1995) Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua egin zuen UPV-EHU-n eta Suediako Karlstad Unibertsitateko zinema-fakultatean. Ondoren, Sormenezko Dokumentalgintzan, Zinema Esperimentalean eta bideoartean espezializatu zen Madrilgo TAI-n. 2021-2022 ikasturtean zehar Elías Querejeta Zine Eskolan Sorkuntza graduondoko ikaslea izan da.

Bere lehen lana, Heldu, Bilboko Zinebin aurkeztu zen (2018) eta zuzendari onenaren saria jaso zuen Euskal Zine Bileran (2019).

Bere azken Lana, Noizko basoa, Donostiako Zinemaldian, Zinebin eta Punto de Vista jaialdietan aurkeztu berri du. Egun Senda, bere lehen luzemetraila, garatzen ari da Noka Mentoring, Elkarrekin Sortzen programetan, Gela Bat Norberarena.

2023

María Herrera

María Herrara (Madril, 1993) Kazetaritzan eta Komunitatean graduatu bikoitza. Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean Zientzia Politikoetan prestakuntza osagarria duen ikus-entzunezkoa. Mariak La Caixaren beka entzutetsu bat jaso zuen, New Yorkeko unibertsitate publikoan gidoi eta zuzendaritzan (MFA) zinema graduondoko bat egiteko.

Fikziozko Film Labur Onenaren Goya Saria irabazi zuen ARQUITECTURA EMOCIONAL 1959ko ekoizle gisa. New Yorkera joan aurretik, Avalon ekoiztetxean lan egin zuen bost urte baino gehiagoz.

New Yorken La Caixa Fundazioaren laguntzarekin filmatutako THE OTHER WOMAN film laburra muntatzen amaitzen ari da. Eta bere bigarren film laburra filmatu berri du gidoilari eta zuzendari gisa UDAKO GAU BATEKO IPUINA.

2022

Ainhoa Rodríguez

Ainhoa Rodríguez zuzendaria eta ekoizlea da. Zinematografia-analisian doktorea da. Bere lehen film luzea, Destello Bravío (2021), Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldiko Tiger Competition Sail Ofizialean estreinatu zen, eta MoMAk eta Film at Lincoln Centerrek 50. urteurrenean antolatutako New Directors/New Films in NY hautaketan parte hartu zuen. Zuzendari gisa, Zuzendaritza Onenaren Saria jaso zuen 26. edizioan (Vilnius IFF), Zuzendaritza Onenaren Saria 23. edizioan (SIWFF) eta Violette D ‘Or saria irabazi zuen Cinespaña Toulose jaialdian, besteak beste. Filma Mosku, Shanghai, FICUNAM (Mexiko Hiria), Salonica eta Sa pauloko Mostran aukeratu dute.

Gune ederra Bilboko erdigunean, non emakume sortzaile eta xarmagarri askok laguntzen gaituzten eta elkarbizitzan zauden. Oso esperientzia beroa eta polita izan da.

2018

Estibaliz Urresola

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da (EHU). Muntai edizioa eta teoria ikasi zituen EICTV eskolan, eta ESCACeko Zinema zuzendaritza masterra eta Film business, masterra egin ditu. 2011az geroztik, Adri eta Polvo Somos film laburrak baita Zinemaldian estreinatu zen Voces de papel dokumentala zuzendu ditu. Bere azken film laburra, Cuerdas, Canneseko Semaine de la Critique astean estreinatu zen eta nazioarteko zenbait sari irabazi ditu, besteak beste, film labur onenaren Forqué saria. 2023an, 20.000 erle espezie, bere lehen film luzea estreinatu da Berlinaleko sail ofizialean eta Sofia Oterok antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza irabazi du, jaialdiko historia luzean zehar sari hau jasotzen duen akotorerik gazteenean bilakatuz.

GELA BAT NORBERARENA, Virginia Woolfen lan ezagunaren izenburuaz gain, GARIZA FILMS ekoiztetxeak deitzen duen egoitza artistikoaren izena ere bada, aurten nik lortu dudana zorionez.

Izan ere, sorkuntzaren munduan aritzea, ia-ia definizioz, hainbat oztoporen kontra aritzea baita. Horien artean bi dira nabarmenenak, sorkuntza librearen etsai nagusi: independentzia ekonomikorik eza, batetik, bizirauteko aukera emango diguten lan desberdinak izatera bultzatzen gaituena, lan ezegonkorrak gehienetan; horrek, aldi berean, beste faktorea bultzatzen du, denbora falta hain zuzen.

Zer esan gainera emakumeen kasu bereziaz, zeinak sorkuntzaren munduan -beste asko eta askotan bezala-, abiapuntutik bertatik aukeretara berdintasunean iristeko bermeak murriztuta izanda, korrika gehiago egin behar dugun helmuga berberera iristeko, lan gehiago egin behar dugun antzeko dirua jasotzeko, esfortzu gehiago egin behar dugun gauza bera erakustera emateko. Lasterketa neketsu bat, galtzeko diseinatua dagoena. Erruz dakigu hori gaur, eta hala zekien baita Virginia Woolfek 1929an, duela 90 urte “bakarrik”.

Hori dela eta suertatzen da hain egokia egoitza honen izena, helburu zehatzak dituena: espazioa, denbora eta dirua eskaintzea emakume sortzaile batek, 6 hilabetetan, bere proiektu propioa landu dezan.

Edizio honetan nik izan dut sortzaile hori izatearen zortea. Nire ideia landatu eta dedikazio osoz berau landu ahal izateko tokia izatearen zortea daukat, prozesu osoan zehar lagun hartuta.

Hala, eguna urratzen deneko haize gozoaren sentsazioarekin, gertu nago arrantza-sasoiari hasiera emateko, Woolfek bere lanaren lehen orrialdeetan hain eder dioen bezala, “pentsamenduaren kanabera ibaiaren isla eta belarretan hondoratzeko”, lehen hozkadak nire kanaberaren puntari desafio egin arte. Neure amu propioa bilatu beharko dut, neure sare propioak ehundu… Baina ez naiz bakarrik egongo.

Ibilbide honen amaieran kanaberari tira egin ahal izango diot, azaleratuko den kreaturaren izatea zein den jakiteko. Eta, orduan, Lara Izagirre eta Virginia Woolf (edo Mary Beton) eskertu beharko ditut, biak iritsi baitziren ondorio prosaiko berberera; hau da, idatzi ahal izateko, 500 libra behar direla urtean, eta norberarentzako gela bat, atean sarraila izango duena. Edo, gutxienez, ondo idatzi ahal izateko, konpromisoz eta arduraz.

2017

Naiara Carmona

Arte Ederretako Fakultatean (EHU) hasiko ditu bere ikasketak. Lehen zikloa bukatuta, arte eszenikoetara bideratuko da. Madrilgo Arte Dramatikoko Errege Goi Eskolan prestatuko da, testu-interpretazioko espezialitatean.

Aktore gipuzkoarrak Lara Izagirreren lehen film luzean parte hartuko du, Un otoño sin Berlín, Aneren pertsonaia sekundarioari gorputza emanez. Gainera, castingean lagunduko du eta haurren coach lanetan ere arituko da film berean.

 

 

Larak egonaldi honetan parte hartzeko proposamena egin zidanean, aukera paregabea iruditu zitzaidan idazten hasteko. Gariza Films etxeak eskaintzen duen programaren ezaugarriek bidea ematen didate proiektu bat baldintza hobeezinetan garatzeko.

Nire ustetan, lan-eskaintzarik ez izateak zuzeneko eragina du gaur egun emakumezko aktoreak sortze lanetan gehiago aritzean, beren proiektu propioak idatzi edo zuzentzen. Herrialde honetako aktoreen %90ak baino gehiagok ez du lortzen lanbide honetatik bizitzerik. Emakumeon langabezia-tasa gizonezkoena baino sei puntu handiagoa da eta, gainera, gutxiago irabazten dugu.

Langabezia-tasa altuaz gain, gure istorio propioak kontatzeko beharra ere badago,  ia-ia betebehar bilakatzen dena bizi dugun egoeran. Ikuskera femenino batetik kontatzea, eta baita fikzioan agertu ohi diren estereotipo femeninoak apurtuko dituzten pertsonaiak sortu eta antzeztea, normalean gizonezkoek sortzen dituztenak.

Lara Izagirre sen eta sentsibilitate ikaragarriko zuzendari eta gidoilaria da, eta sen horri esker zehatza eta zorrotza da aktoreak zuzentzen, non elkarrizketa etengabea ezartzen duen aktoreekin. Larak hain berezkoa duen entzuteko gaitasun horri esker, inprobisaziorako espazioa irekitzen da sortze-prozesuetan zehar; hori, nire ikuspuntutik, erremintarik baliotsuenetakoa da aktoreen sortzerako. Luxua da niretzat bera alboan izatea prozesu hau partekatzeko.