Un Otoño sin Berlin-ek Juneren istorioa kontatzen digu. June (Irene Escolar) atzerrian aldi bat egon eta gero, bere jaioterrira ustekabez itzuli den neska gaztea da.
Etxera bueltatzea ez da espero zuena izango, denborak bere senideak eta Diego (Tamar Novas), bere gaztetako mutilaguna, aldatu ditu. Baina udazkeneko hego haizeak bezala, bazterrak astinduko ditu Junek.
Familian dagokion tokia topatu nahi izango du eta Diegorekin Berlinera joateko gaztetako ametsa gauzatzeari ekingo dio berriro, desberdina dena bilatze aldera.
Irene Escolar. Emakumezko aktore berri onena.
Goya Sariak 2016
Aipamen berezia
Donostiako Zinemaldia 2015
Film Luze Onenari Saria epaimahaikide gazteen eskutik
Donibane Lohizuneko Nazioarteko Zinemaldia
Publikoaren Saria
El Novelisimo Jaialdia
Irene Escolar aktoreari aipamen berezia.
Tuterako Opera Prima Zine Jaialdia
Sari Nagusia, Epaimahaikide Gazteen Saria eta Savoia Garaia Departamentuko Saria
Annecyko Zinemaldia