Hemen behean azken urteetan Gariza Films-ekin elkarlanean egin ditudan proiektu guztiak aurkituko dituzue. Film luzeak, film laburrak, dokumentalak… erakutsi nauten zinema egiteko oso modu desberdinak.

Errementari cartel

Errementari

Fikziozko film luzea.

Un otoño sin Berlín zuzendu ondoren, saltoa eman eta ekoizle bilakatzea erabaki nuen, Gariza Films-en eskutik. Koproduzitzaile gisa, Paul Urkijoren Errementari opera primarekin egin dugu lehen apustua. Gainera, haur protagonisten hautaketan eta coaching prozesuan ere lan egin dugu. Primerako lehen esperientzia.

Laburpena

10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria

Vitoria, 3 de Marzo

Fikziozko film luzea.

Errementari filmaren gure lehen koprodukzio-esperientziaren ondoren, berriz adorez betetzea erabaki genuen, kontatzea beharrezko uste dugun historia batekin. Hala, Vitoria, 3 de Marzo filmeko ekoiztetxeetako bat bilakatu ginen. Filmatze-prozesuan zehar hiri oso baten babesa izan duen filma da, egun maitasun handiz muntatzen ari garena.

Laburpena

1976an, Francoren heriotza oraindik gertatu berri zela, probintziako hiriburu lasaia zen Gasteiz; “apaiz eta militarren” hiri bat. Gutxik pentsatuko zuen, urte hartan bertan, hiria aldatuko zuten gertaera dramatikoak gertatuko zirenik. Espainiako trantsizioa deitu zaion horren bilakaeran zalantzarik gabeko garrantzia izango zuen gertakari bat, Euskal Herrian bereziki.
Aski ezaguna da ondorio tragikoa: poliziak bost langile erailko zituen martxoaren 3an. Hiri baten memoria kolektiboan betirako iltzatua gelditu den egun bat.

Muga deitzen da pausoa

Metraje luzeko dokumentala.

Zinema-zuzendari euskalduna da Maider Oleaga, zeinaren lana duela urte batzuk hona jarraitu dudan. Ekoizleetako bat naiz bere proiektu berrian. Ohore bat da niretzat emakume batek egindako proiektu hain pertsonal eta ausart batean parte hartu ahal izatea, Elbira Zipitriari buruzko lan batean.

Laburpena

2011an Donostiako Fermin Kalbeton kaleko 26. zenbakiko bigarren pisura lekualdatu zen Maider, non Elbira Zipitriak lehen euskal eskola ireki zuen, frankismo garai betean.
Politikaria, hizlaria, irakaslea eta euskararen defendatzaile sutsua, polemikoa eta maitatua izan zen Elbira aldi berean. Kontatzea pena merezi duen emakume baten historia da hau.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar